domingo, 22 de mayo de 2011

TUENTIA

Gaur egun komunikatzeko sare zerbitzuak asko erabiltzen dira eta horietako bat tuentia da. Batez ere gazteek erabili hoi dute argazkiak igotzeko, txataren bidez hitz egiteko, lagunei iruzkinak idazteko, mezu pribatuak jaso eta bidaltzeko, tabloiak egiteko etab.
Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea. Aspaldiko lagun bat aurkitu nahi baduzu ereproba dezakezu bere izen abizenak jarri eta tuentia badu hortxe agertuko zaizu. Bertan ebento baten bidez lagunak gonbidatu ditzazkezu jai batzuetara eta beraiek ea joango diren jarriko dizu.
Tuentia pribatua da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti
ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.
Anima zaitez eta tuentia duen lagun bati gonbita bidaltzeko esan eta egin ezazu zure tuenti orrialdea. Tuentiaren orrialdean sartu nahi baduzu, egin klik hemen.