domingo, 22 de mayo de 2011

TUENTIA

Gaur egun komunikatzeko sare zerbitzuak asko erabiltzen dira eta horietako bat tuentia da. Batez ere gazteek erabili hoi dute argazkiak igotzeko, txataren bidez hitz egiteko, lagunei iruzkinak idazteko, mezu pribatuak jaso eta bidaltzeko, tabloiak egiteko etab.
Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea. Aspaldiko lagun bat aurkitu nahi baduzu ereproba dezakezu bere izen abizenak jarri eta tuentia badu hortxe agertuko zaizu. Bertan ebento baten bidez lagunak gonbidatu ditzazkezu jai batzuetara eta beraiek ea joango diren jarriko dizu.
Tuentia pribatua da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti
ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.
Anima zaitez eta tuentia duen lagun bati gonbita bidaltzeko esan eta egin ezazu zure tuenti orrialdea. Tuentiaren orrialdean sartu nahi baduzu, egin klik hemen.



miércoles, 6 de abril de 2011

GIMP

Hemen duzu gimp erabiliz nere argazki baten aldaketa.





Mugipuzkoa

Juegan joaten zarenean ez dakizu ze zerbitzu erabili adibidez Donostiatik Azpeitiara joateko? Mugipuzkoarekin arazo horiek bukatu dira.
Mugipuzkoa Gipuzkoako mugikortasun ataria da.
Mugipuzkoak herri batetik besterako mugikortasuna errazten dizu ze zerbitzu hartu erakutsiz:Eusko Tren, Lurraldebus, Renfe, dBus, Irunbus, Eibar eta Hernaniko autobus. Horretarako www.mugipuzkoa.com-en sartu behar duzu.
Bertan azpian aurkituko dizun bezalako mapa bat agertuko zaizu. Nondik jartzen duen lekuan nondik abiatzen zaren idatzi behar duzu eta nora jartzen duen lekuan berriz nora iritsi nahi duzun. Horren ondoren gezi bat agertuko zaizu nodik joan behar den adieraziko dizuna, eta albo batean zerbitzu egokienak agertuko zaizkizu. Honekin hemendik aurrera ez duzu etxetik ateratzeko beldurrik izango. Hemen duzu helbidea eginzazu emen klik


viernes, 11 de febrero de 2011

Grafikoa

Grafikoak egiten ikasteko emen duzue eredu egoki bat. Espero dut baliagarri izatea.

lunes, 7 de febrero de 2011

Nola gutxitu zure telefonoko gastua.

 Kaixo lagun. Ondoren aurkituko duzun artukuluan telefono konpainia desberdinen tarifak aurkituko dituzu. 3taula desbedin dituzu, identifikatu zure gastuekin eta begiratu ea ze konpainia den egokiena zure gastu kontsumorako. Espero ongi etortzea zure tarifen gastuak bera egin dezaten.



Egokiena: Euskaltel                             Desegokiena:Movistar



Egokiena: Euskaltel                            Desegokiena:Movistar


miércoles, 22 de diciembre de 2010

Bigarren disko gogorra nola gehitu

Artikulu honetan ordenagailuan bigarren disko gogor bat nola sartu azalduko dizugu esplikazioez eta baita argazkien bidez ere.

Hasteko, ordenagailuaren PC kutsa irekiko duzu, hori egiteko, destorniladore bat beharko duzu. Honekin torlojuak askatu eta kutsaren tapa ireki edo askatu ahal izango duzu.
Tapa irekitzerakoan ordenagailuaren barruko elementuak topatuko dituzu.




Lehenik eta behin, disko gogorra non dagoen topatu beharko duzu. Bigarren disko gogorra sartzen hasi aurretik, hiru zulotxo ikusiko dituzu.



Zulo handiena datuena da, bertatik beste disko gogorrera konektatzen da. Bi disko gogorrak elkartzerakoan ordenagailuarekin lotuko dituzu.



Disko gogorraren zulo ertainean argindarraren kablea sartzen da. Argazkian ikusten den bezala, aurreko prozesu bera egin behar da argindarreren kablearekin.



Prozesu guzti hau egin aurretik bi disko gogorretatik nagusia zein izango den aukeratu behar duzu. Ordenagailua pizterako orduan hau izango baita agertuko den lehena. Nagusiak sistema eragilea duen disko gogorrak izan behar du bestela, ordenagailuak ez baitu funtzionatuko. Hau lehenagotik ipinita zegoen disko gogorra izango da normalean. Diskoaren erdiko portua begiratu beharko dugu. Horretarako, bertan dagoen pin txiki bat begiratu beharko duzu. Kasu ezberdinetan posizio ezberdinetan jarri behar da. Hori disko gogorraren goikaldean ikusiko duzu.
Bertan jartzen du zein posiziotan jarri beharko duzun pina.



Prozesu guztia bukatzerakoan ordenagailua piztu, Windowsen sartu eta ea dena ondo dagoen begiratu. Ondo badago mi PCn sartu eta ea bi disko gogorrak ongi konectatuta dauden begiratu. Dena ondo badago eta disko gogorra hutsik badago ez da ezer gehiago egin behar, baina beteta badago formateatu egin behar da. Horretarako mi PCn sartu formateatu nahi duzun disko gogorraren gainean klikatu eskubiko botoiarekin eta aukeren artean “formatear”en gainean klikatu. Gainontzeko guztiari “aceptar” eman eta formateatu arte itsaron. Hori da bigarren disko gogor bat sartzeko egin beharreko guztia.

Espero dugu gure artikulua baliagarri izan zaizula eta bigarren disko gogorra jartzen ikasi duzula.


Honez gain bideo egoki bat dugu baliagarri egingo zaizuna.

http://www.youtube.com/watch?v=-5P__f3ZWXE&feature=related

Espero dugu gure artikulua baliagarri izan zaizula eta bigarren disko gogorra jartzen ikasi duzula.



lunes, 29 de noviembre de 2010

Segurtasun kopiak

Ondoren irakurriko duzun artikulu honetan, ordenagailuan dituzun datuak gordetzeko segurtasun kopiak nola egingo nituzkeen eta zer euskarri eta zer programa erabiliko nituzkeen azaltzen du. Espero dut lagungarri izatea.

-Maiztasuna: Zenbatero egingo duzu?
Nik astean behin egingo nuke. Lehenengoa osoa izango litzateke eta gero astean behin inkrementala egingo nuke.
Gero, hilabetean behin osoa egingo nuke badaezpada.
-Euskarria: Non egingo dituzu segurtasun kopiak?
Nik, USB kanpoko disko gogorra erabiliko nuke. USB normal batean ez direlako datu guztiak sartzen eta lehenengo kopia osoa egingo dudanez lekua beharko nuke.
-Ze programa erabiliko duzu horretarako?
Bacula programa erabiliko nuke batetik, doakoa delako, eta bestetik, software librea delako.

Gai honi buruz informazio geihago nahi baduzu egin klik hemen.